Martxoaren 8aren inguruan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan, Urnietako Udalak hainbat ekitaldi programatu ditu hilabete osoan zehar emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin duen konpromisoa berresteko”.

Berdintasuna lortzeko haur eta gazteen heziketa eta sentsibilizazioa oso garrantzitsua denez etorkizun hurbilera begira, talde hauekin lanketa berezia egingo da.

Honela, martxoaren 8an bertan, Isabel Agirresaroberen eskutik ahozko tradiziozko ipuin kontaketa euskaraz egongo da DBH1eko ikasleentzat. Ekintza hau Egape eta Magale eskolekin lankidetzan antolatu da.

Arratsaldean, 18.00etan, San Juan plazan elkarretaratzea burutuko da. Itxiera musikatua izango da, Lurdes Iriondo udal musika eskolako ikasleen eskutik.

Gazteei begira, gaztelekuan ekin-tza bereziak izango dira datorren astean. Martxoaren 4an, emakumearen aldeko graffiti murala pallet-etan tailerra; hilaren 5ean, emakume erreferenteen Nor da nor jolasa; martxoaren 6an, futbol txapelketa talde mistoekin eta hilaren 7an, gaztelekuko leihoak emakumeen egunerako apaintzeko tailerra antolatu dira. Martxoaren 8an gaztelekua ohi bezala 17.00etan irekiko da eta 18.00etako elkarretaratzera gerturatuko dira.

Martxoaren 8an, 19.00etan, Lekaioko areto nagusian Urnietako emakume margolariak izeneko erakusketa inauguratuko da Maite Carrillo eta Anabel Atxagaren lanekin. Erakusketa zabalik egongo da 15era arte.

Martxoaren 24an Yerma antzezlana taularatuko da Saroben. Gazteleraz izango da.