DOI erakusketa programa martxan da
Jonathan Escaparen lanak ikusgai egongo dira martxoaren 3ra bitartean Azpeitian
DOI erakusketa programa jarri du abian Azpeitiko Kulturaz kultur kooperatibak. Sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean sortutako ekimena da honakoa eta Jonathan Escapa Etxanizen lanak hasiera eman dio egitasmoari.
Azpeitiko udalaren Sormen Beka jasota egon zen hasiera batean Jonathan Escapa Dinamoako espazioan lanean. Pasa den urtean berriz, Kulturazek antolatzen dituen sormen egonaldien deialdian onartua izan ondoren erakusgai jarri duen lana on-tzen jardun zen Dinamoako espazioan, beste behin. Prozesu horren emaitzak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean zein Foru Ibilbideko erakustokian ikus daitezke martxoaren 3ra bitartean (astelehenetik ostiralera, 18.00etatik 20.00etara; larunbat eta igandetan, 12.00etatik 14.00etara).
Udaberrian zehar Pello Ulazia eta Irati Antiaren obrak ezagu-tzeko aukera ere izango da aipatutako espazioetan.
Temas
Más en Bertan
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”