Tolosaldea: Kantuan ospatu dute Santa Ageda bezpera eskualdeko herrietan
Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeko ‘Kantagora’ koruko kideak kantuan aritu ziren igandean
Santa Ageda bezpera ospatuz, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeko Kantagora koruko kideek ere Tolosako kaleak hartu zituzten igande arratsaldean. Emakumeen plazatik hasita, herrian barrena ibili ziren abesten arratsalde guztian zehar. Koruko zenbait kidek azaldu zutenez, tradizioa berrikustea izan da Andragorako emakumeen etxeko koruko kideek ekintza honekin izan duten helburua, Izan ere, azaldu dutenez, festaren jatorria, izatez, “aldareetara igotako indarkeria matxistaren eta zapalkuntzaren historia” da.
Hori dela eta, igande arratsaldeko ekitaldian, euren abestien bidez, Agedaren tortura salatu nahi izan zuten Kantagora koruko kideek. “Haren oroimenez abesten dugu eta gure makilekin sinbolikoki kontzientziak astintzen ditugu. Beragatik, gugatik eta isilarazitako emakume guztiengatik abesten dugu eta ironiaz eta lotsagabekeriaz egiten dugu, geure hitzekin, gure askatasun eta bizitza nahiak airera botaz” baieztatu zuten igandean.
Eskualdeko beste hainbat herritan ere, Santa Ageda bezpera ospa-tzera atera ziren kantuan. Alegian, esate baterako, kantu eske herrikoia egin zuten Txintxarri Abesbatza taldearen eta herriko trikitilarien gidaritzapean, eta herritar ugari bildu ziren.
Temas
Más en Bertan
-
La cerveza regará Errenteria este fin de semana
-
EH Bildu recuerda que la empresa que ha comprado Ternua quiso venir a Zumarraga
-
La instalación de pantallas acústicas en el barrio San Josepe de Arrasate arrancará el día 20
-
"El fénix de Gaza", un doloroso recuerdo de la Franja de Gaza antes de ser asolada por el ejército israelí