Bealak, Beasaingo korrikalari taldeak, lasterketa herrikoia antolatu du. Larunbatean izango da, otsailaren 3an. Hori dela eta, trafikoa moztuta egongo da herri barruko kale batzuetan, 16.00etatik 18.15era.
Lasterketak Kale Nagusia, Nafarroa Etorbidea, Igartza Oleta kalea, Katea kalea, Trenbide kalea, Barrendain Plaza, Joan Iturralde kalea, Zaldizurretako biribilgunea, Zaldizurreta kalea, Gipuzkoa Plaza, J.M. Iturriotz kalea, eta, beste behin, Kale Nagusia, zeharkatuko ditu.
Kale Nagusira eta Nafarroa Etorbidera sarbidea debekatuta egongo da lasterketa amaitu bitartean. Hala ere, larrialdiren bat sortuz gero behar diren neurriak hartuko dira. Antolatzaileekin edo Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea aholka-tzen du Beasaingo Udalak.