Zumarragako Udalak Osasun mentala eta nerabeak tailerra antolatu du herriko gurasoentzat. Tailerra bi saiotan egingo da. Saioak otsailaren 6an eta 8an izango dira, Zelai Arizti kultur etxean. Bi orduko iraupena izango dute: 17.30etik 19.30era.

Nerabeen osasun mentalari buruzko tailerrak hainbat helburu ditu: seme-alaben hazkuntzan familiak duen babesteko zereginaren garrantzia sustatzea; deserosotasuna, antsietatea eta jazarpen egoerak detektatzeko eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea eta balizko jazarpen egoeren aurrean egoki eta indarkeriarik gabe erantzuten lagunduko dieten trebetasunak eta estrategiak ematea.

Saio horietan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Gutxienez hamar pertsona behar dira. Izena emateko epea otsailaren 2a arte egongo da zabalik.

Izen-ematea

Interesatuek Zumarragako Udalaren webgunean (zumarraga.eus) eta sare sozialetan eskuragarri dagoen formularioa bete beharko dute edo gazteria@zumarraga.eus helbide elektronikora mezua bidali, izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin.

Tailer hau Treba Gurasoak programaren barne antolatu da. Treba Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak, herrialdeko udalen laguntzarekin, gurasoen esku jarri duen doako prestakuntza da.