Gure seme-alabek eta pantailen eragina izenburua duen saioak hasiera emango dio Azoka plazan gaur, 18.00etan, Udalak eta herriko eragileek guraso eskolaren egitasmoa, eta aitatasun eta gazteentzako autoestimua lantzeko helburuarekin antolatu duten tailerren zikloari. Gaurko saioa Guraso Eskolaren egitarauan kokatzen da eta jarraipena izango du beste hiru saioekin: Nerabeen Garraisia. Osasun mentala aldaketa garaian (otsailak 6); Oinarri sendoak 0-3 urteetan (otsailak 15); eta Arauak eta mugak. Nola ezarri era asertibo batean (martxoak 6). Bilerak Azoka plazan burutuko dira 18.00etan eta itzulpen zerbitzua egongo da Telegram bidez, beraz app-a mugikorrean edukitzea derrigorrezkoa da.

Iaz bezala, aitentzat prestatutako beste tailer bat ere antolatu da. Aitatasuna, zaintza, kudeaketa emozionala eta harremanak landuko dira Basazabal jauregian otsailak 5 eta 19an, eta martxoak 4 eta 18an (18.00-20.00). Izen emateak, interneteko lotura honetan: https://labur.eus-/74USb. Bestalde, Gazteen ongizate emozionala landuko da ere Gazteen autoestimua lantzen izena duen tailerrean (DBH4, Batxiler 1 eta 2, eta LHko ikasle eta gazteentzat). Bost saio burutuko dira Basazabal jauregian otsailak 16, martxoak 15, apirilak 26, maiatzak 24 eta ekainak 7an (16.30-18.00). Izen emateak, https://la-bur.eus/tLRnA loturan.