Zumaiako Larraina, Zarauzko Zirika eta Azpeitiko Zaparraie euskara taldeek bilera bat egin zuten aurreko asteko ostegunean, Zarautzen. Bertan, elkar ezagutu ziren, baita elkarren hausnarketen eta asmoen berrietaz hitz egin zuten ere. Gauzak horrela, hiru taldeek adierazi dutenez, aurreran- tzean biltzeko eta elkarlana azter- tzeko prest agertu dira.
Hiru eragileetako kideek esan dute, eskualdean oraindik asko falta dela euskararen berreskurapenerako eta bide horretan ekarpena egin nahi dute.
“Eskualde euskalduna da Urola Kosta: lau lagunetik hiruk badakite euskara. Gainera, euskararen normalizaziorako baliabide garrantzitsuak ditugu. Dena dela, gure eskualdean ere oraindik asko falta zaigu euskararen berreskurapenerako, barne eta kanpo faktoreengatik, eta beharrezkoa da herritarron bultzada”.
Hain zuzen ere, “herritarren eta eragileen euskararen erabilera eragitea” da Larraina, Zirika eta Zaparraie euskara taldeen helburu nagusia. Bide horretan “lanean jarraituko” dutela jakinarazi dute eta, gainera, prest agertu dira aurreran- tzean biltzen jarraitzeko eta elkarlana aztertzen jarraitzeko.
Larraina, Zumaiako euskara taldea, 2019an sortu zen. Zirika, Zarauzko euskara taldea, aldiz, duela urte erdi bat sortu zen eta, azkenik, Zaparraie, Azpeitiko euskara taldea, duela hilabete sortu zen. Pasa den ostegunean egin zuten bileran lehendabiziko hartu-emana egin zuten.