Urnietako Udalak Enara Donavera eta Jone Izagirre Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolako bi ikasleen talentua zoriondu eta aitortu du, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako cover lehiaketan sailka-tzea lortu baitute.

“Enarak eta Jonek interpretatutako bi abestiek txundituta utzi dituzte entzuleak eta epaimahaia, eta horrek merezitako sailkapena ekarri die. Bere ahalegin eta talentuaren fruitua 2024ko azaroan argitaratzea espero den disko batean islatuko da”, adierazi dute Urnietako udaletxetik. Beren interpretazioak joan den abenduaren 28an grabatu ziren Ereñotzun.