Aste honetan Errenteriako Udalak zero eta sei urte bitarteko haur eta haien familientzako Familia Gunea izeneko programan eta sei eta hamabi urte bitarteko haurren-tzat zuzendutako udal ludoteketan izena emateko epe berria zabaldu du.

Matrikula gazteria.errenteria.eus web orrialdearen bitartez egin daiteke hilaren 31ra arte.

Familia Gunearen kasuan, ZU! arreta zerbitzuan ere egin ahalko dute ohiko ordutegian, astearte eta ostegun arratsaldeak barne.

Bi programa horiei buruzko informazio guztia, kuota eta ordaintzeko modua Gazteria Zerbitzuaren web orrian kon-tsulta daitezke.