Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatutako Ramon Serras 31. Nazioarteko Argazki Mostrak azaroaren bukaeran ireki zituen ateak eta datorren igandera arte egongo da bisita-tzeko aukera Sanz Enea kultur etxeko erakusketa aretoan (Gipuzkoa kalea, 13).

Aurten, ospe handiko Elisa Biagi, Nuria Blanco, Silvia Catalan eta Pedro Luis Ajuriaguerra argazkilarien lanak jarri dituzte erakusketan.

Aurtengo Argazki Mostran oso argi izan dute emakumeen lanari ikusgarritasuna ematea. Erakusketa aretoa lau gelaz osatuta dago eta argazkilari bakoitzari gela bana eskaini diote.