Lazkaoko Udalak, herritarrei heriotzaren inguruan dituzten eskubideen berri emateko eta arlo horretan erabakiak hartzen laguntzeko, Hil arte bizi tailerra antolatu du. Udalaren hitzetan, “ekimen honen helburua gaur egungo gizartean heriotzari buruzko elkarrizketa naturalizatzea eta herritarrak ahalduntzea da, gai horri modu kontzienteagoan heltzeko”.

Tailerraren xehetasunak ezagutzeko, aurkezpen konferen-tzia bat egingo da datorren urtarrilaren 16an, arratsaldeko 18.00etan, udaletxean. Saio honetara bertaratzeko intentzioa duten pertsonei aurrez izena ematea gomendatzen die Udalak, 943 088 080 telefonora deituz edo a.naldaiz@lazkao.eus helbidera idatziz.

Bestalde, tailerrean parte har-tzeko izen ematea urtarrilaren 16an zabalduko da eta hilaren 25ean itxi. Aurkezpen konferen-tziara joaten direnek izena bertan emateko aukera izango dute.