Orio Arraun Elkarteak jakinarazi du Oriaren Jaitsiera otsailaren 10ean izango dela. Dagoeneko izen-ematea irekita dago eta apuntatzeko azken eguna otsailaren 4a izango da. Aipatu dutenez, aurrerago xehetasun gehiago emango ditu Orio Arraunketa Elkarteak. Proba arratsaldeko 16.00etatik aurrera jokatuko da.

Oriaren Jaitsiera neguko proba garrantzitsuenetako bat da arraun taldeentzat eta aurten ere parte-hartze handia izatea espero dute. Esaterako, pasa den urtean, 69 txalupak hartu zuten proban. 6.000 metroko proban 21 traineruk hartu zuten parte eta 4.000 metroko proban, aldiz, 48 txalupa irten ziren.