Errenteriako Udalak Herri Bizia webgunea osatzeko WhatsApp eta Telegram kanalak martxan jarri ditu. Bi kanal sortu ditu aplikazio bakoitzean, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Horrela, kanalen jarraitzaile egiten denak eguneroko albiste nabarmenenak jasoko ditu mugikorrean.

Herribizia (errenteria.eus) orrialdean dauden estekak klikatuta aurkitu ahal izango dira kanalak eta “Jarraitu” botoia sakatzea da jarrai-tzaile izateko eman beharreko hurrengo pausoa. Aditzera eman dutenez, gomendagarria da estekara mugikorretik sartzea.

Ondoren, WhatsAppen kasuan, eta soilik jakinarazpenak jaso nahi badira, kanpaitxoa aktibatu beharko da. Kanpaitxoa aktibatzen ez duen jarraitzaileak, aldiz, bere kabuz sartu beharko du kanalera mezuak irakurtzeko. Telegramen, aldiz, “Isildu” botoia sakatu beharko da jakinarazpenak ez jasotzeko.

Bestalde, eta pribatutasuna mantentze aldera, Herri Biziako kudea-tzaileak soilik idatzi ahal izango du kanaletan, eta irakurleek erreakzio bat besterik ezin izango dute bidali, emojien bitartez. Halaber, WhatsAppen, kanaleko jarraitzaileen telefono zenbakiak, izen-abizenak eta argazkiak ez dira ikusgarri egongo ez kudeatzailearentzat, ezta bertako jarraitzaileentzat ere.

Telegramen kasuan, berriz, administratzaileak bakarrik ikusi ahal izango du jarraitzaileen zerrenda eta profileko argazkia. Dena den, administratzaileak zerrendako zenbakiak aurretik gordeta ez baditu, horiek pribatu mantentzen dira.