Igandean Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran eginiko moduan, datorren astean, Hiru Errege Magoen etorrera dela eta Tolosan trafiko aldaketak egingo dituztela jakinarazi du Tolosako Udalak. Urtarrilaren 5ean, goizean bertan, Rondilla Kalea kotxez hustu beharko dela jakinarazi du Udalak, bertatik pasako baita desfilea arratsaldean. Horretaz gain, trafiko itxiera puntualak egingo dira, 17.00etatik 19.00etara, kalejira pasatzen den puntuetan. Solana kalean, Korreo kalean, Gorriti Plazan, Barrena eta Rondilla kaleetan, San Frantzisko ibiltokian eta Geltoki kalean, hain zuzen. Kalejira amaitu bezain laster irekiko da trafikoa.