Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte Urretxu eta Zumarragako udalek. Lehen saria Urretxuko Labeaga 40ko Kizkur ile-apaindegiak irabazi du, bigarrena Urretxuko Labeaga 16ko Kotoi paper-dendak eta hirugarrena Urretxuko Areizaga 14ko Adats ile-apaindegiak. Bi aipamen berezi ere eman dituzte: Zumarragako Secundino Esnaola 3ko Urki liburu-dendarentzat eta Zumarragako Soraluze 6ko Bidegorri arropa-dendaren-tzat izan dira. Herritarren saria Urretxuko Labeaga 5eko Stylo ile-apaindegi eta arropa-dendak irabazi du. Aurtengo lehiaketan 30 merkatarik parte hartu dute.

Ia 31 urte lanean

Kizkurreko Mila Garciak lehenengoz irabazi du sari bat Gabonetako erakusleiho lehiaketan. “Duela 30 urte ireki nuen denda. Urtarrilean 31 urte beteko ditu. Erakusleiho lehiaketan urtero parte hartzen dut, baina lehenengoz lortu dut sari bat. Senarrak eman zidan albiste onaren berri eta ezin nuen sinistu. Aurrekoetan sarian pentsatzen apaindu izan dut erakusleihoa eta oraingoan nire gustuari kasu egin diot”.

Lan handia hartu du. “Ideia asko nituen, baina ez nuen garatzea lor-tzen. Halako batean, abendualdiko egutegi bat egitea bururatu zitzaidan. 24 kaxa prestatu nituen eta bakoi-tzean dendako produktu bat sartu nuen. Egunero kaxa bat irekitzen dut. Azkeneko kaxa hilaren 24an irekiko dut. Beste urte batzuetan azken unean prestatzen nuen erakusleihoa, baina oraingoan bi aste lehenago hasi naiz. Izan ere, biltegian probak egin behar izan ditut. Kaxa guztiak erakusleihoan sartuko zirela ziurtatu, adibidez. Gainera, lotu egin ditut, egunero manipulatu ahal izateko”.