Urretxu eta Zumarragako udalek Iparragirre sarien irabazleen izenak ezagutzera eman dituzte. Narratiba euskaraz atalean, Mikel Fernandez urretxuarrak irabazi du saria, Kukuek ez dituzte euren kumeak zaintzen lanarekin.

Bertsopaper lehiaketari dagokionez, 16 urte artekoen mailan ez da lanik aurkeztu. 16 urtetik gorakoen mailan sei lan aurkeztu dira. Saria Mikel Aiertza aizarnazabaldarrak irabazi du. Narratiba lehiaketara 143 lan aurkeztu dituzte. Narratiba euskaraz atalera 14 lan aurkeztu dituzte eta, aipatu bezala, Fernandezek irabazi du saria. Narratiba erdaraz atalera 129 lan aurkeztu dituzte. Saria Marta Mariño galiziarrak irabazi du.

Poesia lehiaketari dagokionez, 51 lan aurkeztu dira. Poesia euskaraz atalean 12 lan aurkeztu dira. Saria Ainhoa Andueza iruñearrak irabazi du. Poesia erdaraz atalean 39 lan aurkeztu dira. Saria Joan Carles Gonzalez kataluniarrak irabazi du.