Gaurtik ostiralera bitartean, zirkulazioan eta sarbideetan aldaketak izango dira Lazkaon. Izan ere, Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko handi-tze lanen barruan, igerilekuko estalki berriaren hormigoi aurrefabrikatua muntatuko da.

“Alde batetik, Joxemiel Barandiaran kiroldegira eta anbulategira sartzeko, plaza eremuko espaloia bakarrik erabili ahal izango da, Mikelar espaloia itxita egongo baita. Bestalde, plazako aparkalekuan sartzeko Udaletxeko atzeko errepidea erabili beharko da, kiroldegi aurreko errepidea itxita egongo baita. Azkenik, errepidea itxita egongo da Santa Madalenako biribilgunetik kiroldegirantz; gidariek ordezko ibilbideak erabili beharko diztuze”, azaldu du Udalak.

“Neurri hauek beharrezkoak dira bizilagun eta langile guztien segurtasuna bermatzeko eta Joxemiel Barandiaran kiroldegian handitzeko lanen garapena azkartzeko”, gaineratu du.