Zarautz Abesbatzak III. Gabon Kontzertu Solidarioa eskainiko du larunbatean. Fran- tziskotarren elizan izango da emanaldia, arratsaldeko 20.00etan hasiko da eta doakoa izango da. Hala ere borondatea eskatuko diete bertaratzen diren entzuleei, saio amaieran elizaren atarian jarriko duten kutxaren bidez.

Hotz Zarautz Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean antolatu dute kontzertua. Bertan biltzen den dirua pertsona errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratuko du Hotz Zarautzek. Zarautz Abesbatzako hiru taldeek eta Musika Eskolako biolin-jotzaileak hartuko dute parte.