Errenteriako Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinean euskal identitate migratuen bizipenei erreparatzeko instalakun-tza interaktiboa ikus ahalko da aste honetan.

Bisitak Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren egoitzan izango dira azaroaren 23 eta 24an arratsaldez, 17.00etatik 19.00etara, eta 25an goizez, 10.30etik 13.00etara. Ekintza doakoa eta izenik-emate gabekoa da.

Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak instalazio artistiko interaktiboa Badalabekin elkarlanean sortu dute Euskozenoak –Euskal nortasunaren inguruko hausnarketa plataformak–, SOS Arrazakeriak eta Dejabu antzerki konpainiak. Lan honek bisitariek euskal identitate migratuen bizipenei erreparatu eta etorkizuneko euskal komunitatearen inguruan esperientzia bat bizi dezatela du helburu.

Hiru egunez irekita egongo den ibilbide interaktiboaren kokapena ez da kasualitatea; Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikineko komunitatearen elkarbizitzari aitor-tza egin nahi dio instalakuntzak, eta herriko hizkuntzen eta pertsona anitzen topagune izaera hartu nahi du.