Tolosa – Musikarien patroi den Santa Zezilia omentzeko helburuarekin, aurten Musika Astea antolatu du Loatzo musika eskolak, mankomunitatea osatzen duten zortzi herrietan. Adunan hasiko dute egun hauetako ibilbidea gaur bertan 12.30ean plazan eskainiko duten kontzertuarekin, eta bihartik aurrera saioak egingo dituzte Alegian, Iruran, Zizurkilen, Ibarran, Altzon, Villabonan eta Anoetan. Onintza Erkizia Loatzo musika eskolako ikasketa buruak azaldu duenez, “ilusio handiz” prestatutako emanaldiak izan dira, eta ikasle eta entzuleek gozatzea izango da helburu nagusia.