Lizartzan azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran kulturaldia ospatuko dute, eta Udal ordezkariek azaldu dutenez, kultur ekitaldi ugari izango dituzte programan. Hilaren 24an emango diote hasiera kuturaldiari, eta egun horretan Iñaki Perurena harri jasotzaileak hitzaldia eskainiko du 19.00etan, udal aretoan. Horretaz gain, erakusketak, irteerka eta kon- tzertuak ere izango dituzte aukeran lizartzarrek.

Eskaintza zabalarekin jarraituz, azaroaren 25ean, Esti Markez abeslariak kontzertua eskainiko du 19.00etan herriko plazan. Lehen asteburuarekin amaitzeko, 26ean Irati filma eskainiko dute udal aretoan 18.30etatik aurrera. Bigarren astean ere ekintza ugari izango dira Lizartzan. Azaroaren 27an, Joxean Arrueren Euskal musikari begira bat 200 binilotan erakusketa izango da udal aretoan. Asteazkenean, tailerra eskainiko dute Balerdipeko Erleak-eko kideek 18.30etan hasita. Eta abenduaren 1 ostiralean, Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariekin batera bertso poteoa izango da herriko ostatuan 20.00etan hasita. Euskararen egunean, abenduaren 3an emango diote amaiera eta bakarrizketa berezia izango dute Txikiren eskutik, Euskaldunen jatorria, historia eta irria lelopean. Bakarrizketa 19.00etan izango da, herriko gunean.