Beterri-Burun-tzako 2023ko enplegu planaren baitan, Astigarragako Udalak brigadan lan egiteko pertsona bat kontratatuko du igeltsero lanetarako.

Lanpostua lanaldi osokoa izango da eta bost hilabeteko iraupena izango du: 2023ko abendutik 2024ko maiatzera.

Lan-eskaintza Lanbidek kudeatuko du. Beraz, interesa dutenek izena eman beharko dute lanbide.eus webgunean (enplegua atalean). Izena emateko azken eguna azaroaren 24a da.

Informazio gehiagorako 943 505 700 telefonora deitu edo tokigarapena@astigarraga.eus helbidera idatzi behar da.