Orioko elizako organoa ikusgai
Duela hamar urte zaharberritu zen efemeridea gogoratu nahi da Xabier Lizasorekin batera
Orioko elizako organoa ikusgai egongo da azaroaren 18an. Bisita didaktikoa izango da eta Xabier Lizaso Loidi piano-jotzaile oriotarrak gidatuko du.
Bertara joan ahal izateko aurretik izena eman beharko da Orioko turismo-bulegoan edota 943 835 565 telefono zenbakira deituz. Bisita doakoa izango da.
Orioko elizako organoa berritzeko lanak duela hamar urte egin ziren. Aurreko organotik 853 hodi mantendu ziren eta 1.152 hodi berri jarri ziren bertan. Guztira 2.005 hodi dituen organoa erabilera didaktikoa izateko ere pentsatuta dago, barrutik bisitatzeko eta funtzionamendua ikusteko aukera ematen baitu. Izan ere, organo gutxi daude aukera horrekin.
Horrez gain, organoan idatzita dagoen guztia euskara hutsean dago eta formari dagokionez Orioko izaera gordetzen du organoak. Baporeen zubiak olatuen forma dauka eta hodiek arraunlarien pala gorartuen itxura dute, estropada irabazten dutenean bezala.
Esan bezala, hamar urte beteko dira organoa zaharberritu zenetik eta Lizasoren saio didaktikoarekin efemeridea gogoratu nahi izan da. Karkararen Youtubeko kanalean (Karkara Orainkaria) garaiko bideoan ikus daiteke nola izan zen muntaketa prozesua. Maialen Sarasuak egin zuen bideoa.
Temas
Más en Bertan
-
Pasaia comienza a retirar el quiosco de San Pedro que no será recolocado
-
ZarautzOn organiza una charla sobre física cuántica este martes
-
Irungo Alarde Publikoak dagoeneko hautatu ditu bere kantinera guztiak
-
Familias de Debabarrena se movilizan para retrasar el acceso de sus hijos los telefónos móviles