Urriaren 31n, Urnietan Gau Beltza ospatuko da, Salestarrak Magale ikastetxeak sustatuta, usadio horri eusteko eta berreskuratzen jarraitzeko xedearekin.

Gerturatzen den orok har dezake parte festa aitzindari honetan eta, guztiak festan gehiago murgiltzeko, herritarrak arropa aproposak jan-tzita hurbiltzea animatu nahi dituzte antolatzaileek.

Ez da lehen aldia festa hau ospa-tzen dutena, baina aurtengoan berrikuntzekin dator. 18.30ean Etxeberri plazatik kalejiran joango dira parte-hartzaileak eta bidean zehar sorpresa ugari izango da; hala nola, dantzak, danbor hotsak, beldurrezko egoerak

Handik San Joan plazara iritsiko dira eta bertan ipuin kontaketak, suaren inguruko erritoa, beldurrezko tunela, gaztaina-jana, saria-ziria jolasa, txokolatada eta abar luze bat izango dira. Sorpresa ugari ere izango dira.

“Gauarekin eta oso gureak diren ohiturekin zerikusia duten sorpresak ere antolatzen ari gara. Ez dugu asko aurreratu nahi, baina bisualki polita izatea nahi dugu”, esan dute Magaletik.

Atzo, tailer batean arropak prestatu zituzten eta atzoko saiora joaterik ezin izan zutenentzat bideo bat ere prestatu zuten jantziak nola prestatu azalduz. Youtuben eta udal webgunean ikus daiteke.