Urola Kirol Elkartean entrenatzaile mitikoari omenaldia: Delfin Moreno 'Delfos'
Urola Kirol Elkartean entrenatzaile mitikorik bada, hori Delfin Moreno Delfosda. 40 urte baino gehiago daramatza klubaren alde lanean eta denek estimu handian dute. Hala, azken 50 urte hauetan Urolan egindako lagunek (zuzendaritzako kideak, jokalariak, entrenatzaileak, delegatuak ) omenaldia egin zioten larunbatean. Luntxa eta bazkaria egin zuten eta ondoren opariak egin zizkioten: elkartutako guztiek sinatutako Urolaren kamiseta, makila, txapela eta Antioko litografia.
Jokalari eta entrenatzaile
Morenok 40 urte baino gehiago daramatza Urolan. "Jokalaria izan nintzen, klubaren lehen denboraldian. Ondoren, sei urte eman nituen klubetik kanpo. Itzuli nintzenean, gazte mailako taldeak entrenatu nituen. Maila guztietako taldeak entrenatu ditut. Lehen taldea bi arotan entrenatu dut. Lehenengoan hiru denboraldi egin nituen eta bigarrenean bi. Harrobiko arduraduna ere izan nintzen. Egun semeari laguntzen diot. Semeak haur mailako talde bat entrenatzen du, Ohorezko Mailakoa", aipatu du Zumarragako entrenatzaileak.
Bizitza erdia baino gehiago darama Urolan: 1951n jaio zen eta 43 bat urte eman ditu klubean lanean. "Urolan oso ondo pasa dut. Lagun asko egin ditut, herrian eta herritik kanpo. Nik entrenatu nituen mutikoak gizonduta ikustea oso pozgarria da. Mikel Balentziaga eta Dani Garcia entrenatu nituen, besteak beste. Juan Mari Mujika ez nuen entrenatu, baina lehen taldea entrenatu zuenean, ni bere lagun-tzailea izan nintzen", gogoratu du. Larunbateko omenaldiak ilusio handia egin dio. "Oso gustura egon nintzen"
Temas
Más en Bertan
-
Tambores, vaquillas, artesanía y mundo rural van de la mano en las fiestas de Trinidad de Elgoibar
-
Los centros docentes de la red pública vasca de Azpeitia se agrupan bajo un mismo nombre
-
La nueva campaña de bonos de compra se abre a todos los establecimientos de Aretxabaleta
-
Errenteria homenajea al transformista 'Fama'