Errenteriako Udalak Butakat, 2006 eta 2009 artean jaiotako gaztetxoentzako ikusle tailerra jarri du abian. Tailerrak Lekuona Fabrikan izango dira eta izen-ematea doakoa da. Interesdunek urriaren 17ra arte izango dute inskribatzeko aukera, sarrerak.errenteria.eus webgunean eta baita Lekuona Fabrikan ere.

Urritik ekainera, hilean behin elkartuko dira (17.30etik 19.30era) parte-hartzaileak diziplina anitzetako artistekin hartu-eman berezia partekatzera. Asmoa da, gazteei publiko gisa duten esperientzia hobetzeko tresnak eskaintzea, ez teoriatik, baizik eta sorkuntza-prozesuaren hainbat esparruren bizipenetik.

Saioetako bakoitzak gai desberdin bat jorratuko du eta hauetara Dejabu antzerki konpainia, Kukai Dantza, Hika Teatroa, Horman Poster, Goitibera Teatro edo Trapu Zaharra konpainietako artistek parte hartuko dute. Egitarau osoa kultura.errenteria.eus webgunean ikus daiteke.