Errenteriako Lurgorri kultur elkarteak, Sabino Arana Fundazioarekin elkarlanean, bihar 19.00etan Emakume Abertzale Ba-tza 100 urte Emakumeak Aberria eginez erakusketa zabalduko du. Erakusketa hau urriaren 21a bitartean izango da ikusgai Xenpelar Etxean.

Duela 100 urte, gizarte eredu berri baten aldeko apustua egin zuten emakumeek Euskadiren alde gauzatutako jarduerak eta haien bizipenak gogora ekarri nahi ditu erakusketak.

Lurgorritik azpimarratu dutenez, Errenterian, Emakume Abertzale Batzak indar handia hartu zuen: “Garaiko prentsak jaso zuen bezala, 200 emakumetik gora osatzen zuten erakundea. Esanguratsua da datu hau, 1931ean Errenteriak 9.000 biztanle inguru zituela kontuan badugu”.

Europan emakumeen parte-har-tze politikoaren inguruko eztabaida pil-pilean zegoen eta hemen euskal emakume talde batek gizartean eta politikagintzan zegokion lekua aldarrikatu eta bete zuen. Ai-tzindarien lanari eta konpromisoari esker, berdintasunaren aldeko bidean arrasto sakona utzi zuten eta era berean euskararen, euskal nortasunaren eta Euskal Herriaren etorkizuna bermatzeko gizarte berdinzale bat eraikitzeko ekarpen garrantzitsua egin zuten.