Errezilek sagarrarekin duen harremana oso ezaguna da. Harreman estu horren adibide bat izango dugu bihar Gaztetandik Elkarteak antolatu duen Errezilgo X. Sagardo Txapelketarekin. Herriko 15 sagardogile parte hartuko dute txapelketan iaz Urdalletak ekoiztutako sagardoak lortu zuen txapela jaso-tzeko helburuarekin. Hauek dira parte hartuko duten sagardogileak: Irure Txiki, Irure (Aiertza), Estrada Zaharra, Buztin Zuri, Lasturreta, Aritzeta Goikoa, Ibarguren, Urdalleta, Ezama Enea, Arabe, Basabe Barrena, Mugarrieta, Basabil, Aranguren eta Zuazketa. Ohi denez, txapelketan daztatuko den sagardoa Errezilen ekoiztutakoa izango da.

Txapelketa eta dastaketa 20:00etan hasiko dira pilotalekuan. Sarreraren prezioa 15 eurotakoa izango da (12 eta 15 urte bitartekoak, 10 euro) eta pilotalekura hurbiltzen direnek nahi beste sagardo dastatzeko aukera izango dute. Horrez gain, pintxoak, postreak eta kafea izango dituzte bertan. Irabazlearen izena asmatzeko zozketa batean parte hartu ahal izango dute ere. Asmatzan duenak herriko produktu ta ibarbi sagarki sorta bat jasoko du (bat baino gehiago izan ezkero zozketa bat egingo da asmatu dutenen artean).