TOLOSA – Berriz ere aste honetan hasiko du ikasturtea Mugi Tolosa ekimenak eta aurtengoan 10 urte beteko ditu. Antolatzaileek azaldu dutenez “bakardadeari eta sedentarismoari bizkarra emateko eta adineko pertsonen artean ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuz sortu zen Mugi Tolosa duela 10 urte”.
Urtero bezala, ibilaldiak asteazkenetan egingo dituzte. Zerkausitik aterako dira bi taldetan banatuta eta ibilaldiez gain ekintza bereziak egingo dituzte urtean zehar. Pasa den urtean zinema saioak, hondartzara txangoa edota Tolosa eta Ibarra arteko ekimenak egin zituzten, besteak beste.