Telmo Deunek bilera egingo du astelehen arratsaldean
Denboraldi berriari buruz hitz egingo dute eta, gainera, ate irekiak izango dira bertan
Uda sasoiaren amaiera iristearekin batera, denboraldi berriari begira jarri dira Telmo Deun arraun elkarteko kideak.
Horregatik, 2023-2024 denboraldia gai nagusi hartuta, bilera egingo dute astelehenean (irailaren 25ean). Bilera arratsaldeko 19.00etan izango da Zumaiako itsas kiroldegian (Patxita Etxezarreta kalea, 27).
Arraunean hasi nahi duten gaztetxoei zuzenduta dago aipatutako bilera hori eta, gainera, ate irekiak ere izango dira. Bertan, ekipamenduak eta jarduera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Hain zuzen, hamaika urtetik gorakoak deitu dituzte arraunaz gozatzera.
Temas
Más en Bertan
-
PSE-EE de Zumarraga acusa a EH Bildu de hacer una oposición que no es "ni útil, ni honesta, ni trabajadora"
-
De Eskoriatza a Europa: Atama se lanza a conquistar el podio
-
Casa Cacao Monteverde, el nuevo templo del chocolate en Irun
-
Andoain aprueba un incremento del 2,8% en impuestos y tasas por unanimidad