Oiartzunen, nekazaritzako ibilgailuen IAT egingo da
Lezon ziklomotorren azterketa teknikoa burutuko da hilaren 28an 110 poligonoan
Nekazaritzarako erabiltzen diren ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) Oiartzunen egiteko aukera izango da hurrengo asteazkenean, hilaren 27an. Gaetxen (Iturriotz) egingo dituzte ikuskapenak, udal biltegiaren ondoan jarriko duten puntu mugikorrean.
Herriko eta inguruko baserritarrek izango dute makinak bertara eramateko aukera, aurrez txanda eskatuta. Irungo IAT estaziora deitu behar dute horretarako (tel.: 943 626 300).
Zerbitzuaren kostua 46,86 eurokoa da eta eskudirutan ordaindu beharko da. Ibilgailuaren seguruaren ordainagiria eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute.
Bestalde, Lezon ziklomotorren azterketa teknikoa (IAT) egiteko aukera izango da. Hala, ikuskapen hauek irailaren 28rako programatu dira eta txanda Irungo IATn eskatu behar da.
Azterketak, 110 poligonoan dagoen udal pabilioian izango dira (Txatxamendi, 32).
Temas
Más en Bertan
-
Lasarte-Oriak frankismoaren biktimak omenduko ditu
-
El Ayuntamiento de Orio muestra su "tristeza y preocupación" ante la denuncia de las remeras
-
EH Bildu, PP y Elkarrekin Podemos reclaman la continuidad de la estacion de Altzola en las Juntas Generales
-
El Ayuntamiento de Irun prevé ampliar la plantilla de la Policía Local con 15 nuevos agentes hasta 2027