Baselizan ospatu diren mezek paso eman diote herri kirolari. Ondoren, azken boladan hain famatua bihurtu den heptatlón probaren txanda izan da. Jagoba Otaegi eta Xabier Zaldua, alde batetik, eta Karmele Gisasola Zelai eta Uxue Ansorregi Ibiri, bestetik, osatu duten bikoteek lehia estua izan dute baina azkenean Zalduak eta Otaegik lortu dute garaipena. Paulo Azpiazuk ere parte hartu du jaialdian, harria jasotzen, duen indarra erakutsiz. Ikusleek txaloz eskertu dute bost kirolarien lana. Ez da falta izan hamarretakoa egiteko beta, eta Mutrikuko txakolinaz gozatzeko aukera ere goitibeheren jaitsiera ikusi aurretik. Neurri, kolore eta estiloko ia ehun goitibeherek parte hartu dute jeitsieran ikusleen eta partaideen gozamenerako.