Larunbatean, abenduaren 20an, Andoaingo Bastero kulturgunean Axeri dantza. Herri baten erritua dokumentala estreinatuko da 11.00etan. Sarrera doakoa da.

Aurten 50 urte bete dira Andoaingo San Joan egunean dantzatzen den Axeri dantza berreskuratu zela eta 25 urte emakumeak parte hartzen dutela.

Aitor Arruti herritarra arduratu da historia hau eta berarekin lotuta duten baloreak 55 minutuko ikusentzenezko batean biltzen, hiru urteko lanaren ondoren.

Axeri dantza. Herri baten erritua

Axeri dantza. Herri baten erritua NTM

Dokumental bera datorren abenduaren 28an Adunan proiektatuko da, herri honetan ere tradizio berbera mantentzen delako eta Andoaingo errituaren berreskurapenean Adunan jasotzen ziren oroitzapenak izugarrizko garrantzia izan zutelako.

Gainera, Adunako eta Andoaingo dantzariek bi herritan parte hartu izan dute herri bakoitzeko Axeri dantzan.