Dagoeneko salgai dago Oiartzun 2023 urtekaria. Hamaika salmenta gune hauetan eskuratu daiteke liburua, lau euroan: Berezi janari denda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paperdenda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Ibarreko gasolindegia eta Martin harategia (Iturriotz); eta, Intxixu jatetxea eta Mamuteko liburudenda (Ugaldetxo).

Urtekaria 1956. urtean sortu zuten herrian urtean zehar aipagarri izan diren oiartzuar, talde eta ekimenak biltzeko.

53. zenbakian, Hilario Arbelai-tz sukaldariari egin diote elkarrizketa nagusia. Historia atalean, Sein Etxeberria eta Oiar-tzungo maiorazkoak izango dira hizpide.

Oiartzuar ezberdinen lanari esker osatu da aurtengo urtekaria ere, eta Udalak hauen lana eskertu du, herriko ondarea jasotzen laguntzen dutelako, batik bat.