Ostegun honetan bete da Lobato etxea hustutzeko epea, baina bertan bizi direnek ez zirenez irten, ateraraztea bertan behera gelditu zen. Lezoko Udalak ez duela indarkeriaz inor aterako esan du.

Lezoko Udal gobernu berria Lobato etxean bizi diren herritarrekin harremanetan jarri zen egoera bideratzeko ahalik eta modu egokiena bilatzeko. Horrela, haiek eskatu bezala, eraikina hustutzeko amaierako data arte itxaroteko konpromisoa hartu eta bete egin du.

Asteazkenean, udaltzainak Lobato etxera gerturatu ziren bertakoei helarazteko etxea hustu behar zutela; baina ezezkoa jaso zuten.

Hartaz, atzo goizean Ertzaintza bertaratu zen eta ikusi zuen bertakoen eta kanpokoen segurtasuna ezin zuela bermatu husteari ekinez gero. Hortaz, huste lana bertan behera gelditu zen.

Udalak egoera aztertu beharko du orain eta hurrengo urratsak zeintzuk diren erabaki.