Gaur 18.00etan Zubietako jaiak txupinzoaarekin hasiko dira eta San Inazio egunera arte, uztailaren 31ra arte, luzatuko dira.

Bihar Santio eguna ospatuko dute herri kirolekin eta bertsolariekin arratsaldean.

Hilaren 26an, oilasko biltzaileen eguna izango da. 6.00etan aterako dira baserriz baserri joateko Ane eta Alazne trikitilariak lagunduta.

Uztailaren 28an umeen eguna ospatuko da, haurren bazkariarekin, jolasekin eta txokolate jatearekin.

Hilaren 29a jubilatuen eguna izango da. 12.00etan sagardo dastaketa eta pintxoak, egongo dira Errebote plazan, 14.00etan jubilatuen bazkaria antolatu dute Joko Garbi elkartean eta 19.00etan sardina eta piper jatea izango dira.

Uztailaren 30a gaupasa gaua izango da Asgarth, Gozategi eta DJ Fantasiarekin eta 31n San Inazio eguna ospatuko dute herri kirolekin.