Zumarragako Udalak ZUekin Eskolara bonu kanpaina abian jarri du. Egitasmo honen helburua familiei laguntzea eta tokiko merkataritza sustatzea da. Horretarako, udalak 60 euroko bonu bana eman die eskola adinean dauden udalerriko haurrei, ikasturte berriaren hasieran herriko dendetan gastatzeko.

6 eta 15 urte bitarteko 960 haurrek bonua jaso dute beraien etxeetan eta kanpainari atxikitako dendetan trukatu behar dituzte. 10 denda dira kanpainari atxiki direnak: Alex Kirolak, Intersport, Bidegorri, Oskarbi, Kux Kux, Mentxu eta Yone, Legazpi liburu-denda, Onena Ehun, Roayer eta Urki liburu-denda.

Bonuak sei zatitan banatuta daude, kontsumoa errazteko: 5 euroko bi bonu, 10 euroko lau eta 20 euroko bat. Urriaren 31ra arte trukatu ahal izango dira aipatutako saltokietan.

Haurren gurasoek liburu-denda eta paper-dendetako produktuak, kirol arropa, kirol zapatilak, betaurrekoak edo lentillak, kalkulagailua, motxilak... erosteko erabili ditzakete bonuak.