Larunbatean, 10.30etik 12.30era, Errenteriako biodibertsitateaz ohartzeko eta bertan bizi diren landare zein animalia espezieak ezagutzeko ibilbidetxo laburra antolatu du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea).
Ibilbidea Fanderia auzotik abiatuko da, Oiartzun ibaiaren ondoko bidegorria jarraituz. Jarduera hau publiko orori zuzenduta dago eta doakoa da.
Hala eta guztiz ere, aldez aurretik izena eman beharra dago turismoa@oarsoaldea.eus eta galemysfanderia@gmail.com helbide elektronikoen bidez edo 943 494 521 eta 690 720 264 telefonoetara deituz.
Azkenik, beste hilabeteetan ez bezala, Fanderiako Errota uztailaren 22 eta 23an egongo da zabalik, eta ez hileko bigarren asteburuan. Ordutegia ohikoa izango da, 10.30etik 14.00ak arte, eta errota martxan ikusteko aukera egongo da, doan.