Bertsoak, Zarautzen protagonistak larunbaterarte
Lehen ekitaldia Bertso Musikatuak izango dira eta ondoren Basarri Bertsopaper saria banatuko dute
Zarautz, bertso doinuetan murgilduko da gaurtik larunbaterarte.
Gaur gaueko 22.00etan izango da lehen ekintza eta Bertso Musikatuak egingo dituzte Torre Luzeako parkean. Euria egiten badu, Modelon egingo dute. Ondoren, Basarri Bertsopaper sariaren banaketa egingo dute. Bertan Aner Peritzek jasoko du saria. Egunkari honek kontatu zuen bezala, bigarren urtez jarraian irabazi du saria Kotxeari gortinak jarri behar dizkiot igandeetarako bertsoekin.
Bihar arratsaldeko 18.30ean Bertso Pelota egingo dute Frontoi Txikin (euria egiten badu, Zinema frontoian). Paulo Txikiya Motxian-Etxebeltzen aurka arituko dira. 22.30ean Bertso Desapiyua egingo dute Torre Luzeako parkean (euria eginez gero, Modelon). Etzi, Bertso Egunean, 10.30ean hamaiketakoa egingo dute Musika Plazan eta ondoren, Txapelketa izango da Alde Zaharreko tabernetan.
Amaitzeko Bazkaria egingo dute Urpekoan. Bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena motxianetxebeltz@gmail.com helbidera mezu bat idatziz. Horretarako azken eguna gaur izango da.
Temas
Más en Bertan
-
Martxan da ‘Gazteak On–Elikadura Erronka’ lehiaketaren bozketa fasea
-
PNV de Zumarraga recuerda que Gobierno Vasco y SPRI han sido claves en la implantación de la empresa Metal 78
-
Cierre parcial de la playa de Deba los días 6, 7 y 8 de mayo por trabajos de nivelación del arenal
-
Astigarraga utilizará los cuatro pisos de la casa cural con fines sociales