Usurbilgo Udalak 58 eguzki plaka gehiago jarri ditu, azken egunotan, Udarregi ikastolaren teilatuan. 23,78 Kw-ko poten-tzia du eta inbertsioa 34.000 eurokoa izan da. Hortaz, guztira, 124 eguzki plaka daude Udarregiko teilatuan: 66, 2021ean jarriak, eta oraingo 58ak.

Autokontsumo konpartituko instalazioa da Udarregikoa. Honek esan nahi duena da bertan sortutako energia, ikastola hornitzeko ez ezik, udaletxera, Sutegira, Ar-tzabalera, Zumartera eta Oiardo kiroldegira bideratzen dela.

Sortutako energia beste eraikinek baliatu ahal izateko, hainbat aukera izaten dira, baina ohikoa instalazioarekiko 500 metroko erradioaren barruan dauden eraikinetara bideratzea izaten da, eta horixe da Udarregiko instalazioaren kasua.

Bestalde, kiroldegiko teilatuan ere badago instalazio fotovoltaikoa. Kasu honetan, sortzen duen energia guztia kiroldegiaren beraren kontsumora bideratzen da. Udalak emandako datuek diotenez, kiroldegiko kontsumo osoaren %24 hornitzen da eguzki plakekin sortutako energiaren bidez.

Eguzki plakek energia berriztagarria eta garbia sortzen dute eta hauen erabilera Usurbilgo Udalak 2013an onartutako Energia Jasangarrirako Ekintza Planean jasotako neurri bat da.