Usurbilgo Udalak kultur sormenerako dirulaguntzaren ebazpen proposamena argitaratu du GAOn. Lau proiektu aurkeztu dira deialdira, eta laurek jasoko dute dirulaguntza 2023an ekimen horiek martxan jartzeko. Denera, 8.000 euro pasatxo banatuko dira lerro horren bidez.

Bihar amaituko da alegazioak aurkezteko epea. Halakorik ezean, ebazpena finkoa izango da.

Laguntza handiena Buztinzulo Keramika Elkarteak jasoko du, 2.822 euro, Horma irudia elkarrekin sortuz izeneko proiektua garatzeko.

Beñat eta Zorionek Vachoca ekimena burutzeko 2.736 euro eskuratuko dituzte.

Azkenik, Ixabel Agirresarobek bi proposamen aurkeztu zituen lehiaketara eta biak onartuak izan dira. Txulotik izeneko egitasmoa gauzatzeko 2.115 euro izango ditu eta Usurbil Borobil proiekturako 885 euro.