Astelehenean Uztakale programa hasi zen Legazpin: urteroko moduan, Udalak hamaika ekitaldi antolatu ditu aire librean. Astelehenean haurrentzako jolasak eta tailerrak eta apar festa egon ziren eta atzo nerabeentzako disko festa.
Gaur, berriz, kale antzerkia egingo dute. Orain Bi teatroak Mute lana antzeztuko du. 19.00etan izango da Euskal Herria plazan. Bihar Sustraiak taldeak dantza jaialdia ibiltaria egingo du. Mundutik Euskal Herrira ikuskizuna eskainiko dute. 20.00etatik aurrera erdigunean dantzatuko dute. Dantza saioa plazan amaituko dute.
Gainera, Ikatza argazki elkarteak Gipuzkoa libre ikus-entzunezkoa emango du. Emanaldia 22.30ean izango da, Azoka gunean.
Hurrengo ekitaldia astelehenean izango da. Jolas parkea eta hondarrezko eskultura tailerra antolatu dituzte egun horretarako. 17.00etatik 20.00etara izango dira, plazan. Asteartean kale antzerkia egingo dute berriro. Markeliñe taldeak Andante lana antzeztuko du, 19.00etan Laubiden.
Asteazkenerako ere kale antzerkia antolatu dute. Hika taldeak Gazte lana antzeztuko du, 19.00etan plazan. Datorren ostegunean Ilinti merkatari elkarteko kideek beraien dendetako produktuak kalera aterako dituzte. Datorren asteko ekitaldiekin bukatzeko, ostiralean (uztailak 7) Ikatza argazkilari elkarteko kideek Bazkideak libre izenburua duen emanaldia egingo dute. Azoka gunean izango da, 22.30ean.
Hurrengo bi asteetan ere ekitaldiak egongo dira. Uztakale programako azken ekitaldia uztailaren 21ean izango da.