Oiartzungo Udalak Xabier Lete euskal sortzaile oiartzuarra omentzeko eskultura jarri du idazlea jaio zen etxearen ondoan, Landetxe kultur aretoko sarrera nagusiaren alboan. Lete eskultura Eneko Salaberriaren obra da.

Lau xaflaz osaturiko irudia da. Obrara gerturatu ahala, idazlearen silueta antzematen da. Egileak Leteren geruzak nabarmendu nahi zituen.

Aste honetan inauguratu dute irudia Joana Mendiburu alkateak, Iosune Cousillas kultura zinegotzi ohiak, Eneko Salaberria egileak eta Arantxa Letek, Xabier Leteren arrebak.