Asteburuan Zumarragako 22. pintxo lehiaketa egin zuten. Pintxo onenari saria Hirukia tabernak irabazi du eta pintxo originalenari dagokiona, berriz, Urzubi tabernak.
Hirukiak Ostra Latinoa izeneko pintxoa egin du. Txoni Sastre sukaldariak arto irina, ura, sesamo haziak, ardi-mihia, errukula, gazta, sekretu iberikoa, tipula, piperra, soja, errefaua, shitake perretxikoak eta teriyaki saltsarekin egin du pintxoa. Urzubikoek nafar Estraperloa ogi beltz gainean izeneko pintxoa aurkeztu du. Xabino Agirreburualde sukaldariak ogi beltza, txerri hankak, onddoak eta zainzuriak erabili ditu pintxoa egiteko.