Gaurtik aurrera Zumaiako Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira Komentuko obrak direla eta. Gaur, 7.30etik 20.30era bitartean, Bonifazio Etxegarai eta San Jose kalearen zati bana itxita egongo da oinezkoentzat eta trafikoarentzat.

Oinezkoek etxeko atarietarako joan etorriak bakarrik egin ahal izango dituzte. Ibilgailuentzat errepidea itxita egongo da eta ordezko bidea jarriko da: Angeles Sorazu kaleko aldapatik joan, Arritokieta kaletik igo eta Odieta kaletik jaistea. Erribera kalea 1eko eta 1Bis atarikoek ezingo dituzte ibilgailurik atera eremu horretatik. Momentu puntualetan bakarrik irekiko da. Ubilosera ere ezingo da autoarekin sartu.