Igandean, 12.00etatik aurrera, Erremontari Herriz Herri txapelketako finalak jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Promesa mailan, Gurrutxagak eta Apezetxeak, Zaldua II eta Eskuderoren aurka jokatuko dute. Maila nagusian, berriz, Ezkurra II eta Juaneneak, Goikoetxea V eta Azpirozen aurka jokatuko dute.

Finalak atzo aurkeztu zituzten, Beloki pilotalekuan bertan. Ekitaldian, Xabier Gonzalez Oriamendi enpresako kudeatzaileak, finalean parte hartuko dute bost pilotarik (Eskudero, Juanenea, Gurrutxaga, Goikoetxea V eta Apezetxea) eta Mikel Serrano alkateak parte hartu zuten.

Erremontari Herriz Herri txapelketaren helburua erremontea Galarreta pilotalekutik ateratzea da eta horretarako partidak hainbat herritako pilotalekuetan jokatu dituzte. Zumarragako Beloki pilotalekuan ez da erremonte partidarik jokatu orain arte. Atzo, aurkezpenaren ondoren, sarea zabaldu zuten eta pilota aukeraketa egin zuten. Serranok Zumarragan erremonte partidak ikusi ahal izatea “ohorea” dela esan zuen eta eskerrak eman zizkion Oriamendi enpresari.