Erleak protagonistak Ekoetxean igandean
Familia ekintzetan kokatzen da hain baliagarriak diren intsektu hauen bizitza ezagutzeko saioa
Ekoetxeak antolatzen dituen familia ekintzen baitan, zientzia tailerra antolatu du datorren iganderako, ekainak 18. Kasu honetan, erleak ezagutzeko aukera izango da. Ekoetxera gerturatuko direnek erleen munduaren inguruan dauden mito faltsuak puskatu eta gure bizitzan duen garrantzia ezagutzeko aukera izango dute. “Ba ote du klima aldaketak eraginik erleen bizitzan?” eta antzeko galderei erantzungo zaie. Gainera, erleak bizirik gertu-gertutik ikusteko aukera izango da ekintzan zehar.
Saioa 10.00etan hasi eta 12.00etara arte luzatuko da. Zazpi urtetik beherakoek heldu batekin hartu beharko dute parte ekintzan. Ekin- tza familiei zuzendurik dago eta doakoa bada ere, aurrez izena hemen eman behar da Ekoetxearen web orrian (www.ekoetxea.eus).