Usurbilgo gazte mugimenduak botako du santixabeletako txupinazoa, “gazte eragileek herria egunerokoan dinamizatzeko egiten duten lanagatik”. Zehazki, Aztarrika, Ernai, Kafe Tertulia, Xauxar txosna batzordea eta Ziortzako ordezkariak izango dira aurtengo herriko festen lehenengo suziria botako dutenak.

Jai Batzordeak jakinarazi duenez, 65 lagunek parte hartu dute txupinazoa nork bota erabaki-tzeko prozesuan, eta 19 proposamen desberdin egon dira.

Bestalde, Usurbilgo Udalak aditzera eman duenez, festetako egitaraua ekainaren 23an banatuko dute, etxez etxe.