Gazte mugimenduak botako du txupinazoa
Santixabeletako suziria nork botako duen erabakitzeko lehiaketan 19 proposamen jaso dira
Usurbilgo gazte mugimenduak botako du santixabeletako txupinazoa, “gazte eragileek herria egunerokoan dinamizatzeko egiten duten lanagatik”. Zehazki, Aztarrika, Ernai, Kafe Tertulia, Xauxar txosna batzordea eta Ziortzako ordezkariak izango dira aurtengo herriko festen lehenengo suziria botako dutenak.
Jai Batzordeak jakinarazi duenez, 65 lagunek parte hartu dute txupinazoa nork bota erabaki-tzeko prozesuan, eta 19 proposamen desberdin egon dira.
Bestalde, Usurbilgo Udalak aditzera eman duenez, festetako egitaraua ekainaren 23an banatuko dute, etxez etxe.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteriak Kalabezaren Bidea burutuko du Gau Beltzan
-
Se retrasa el sorteo de las viviendas de VPO de Torreaga en Zumaia por un error en las bases
-
Representantes de ciudades como Berlín, Lisboa, Roma, Estocolmo o Ámsterdam se reúnen en Irun
-
Zarautz promueve la reflexión sobre las masculinidades tradicionales