Bihar 9.00etatik aurrera eta egun guztian zehar, Elkartasunaren Motorra ekitaldi solidarioaren bosgarren edizioa ospatuko da. Biltzen den diru guztia Juneren Hegoak eta Mowat Wilson elkarteei emango zaie.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, 140 auto inguru eta beste hainbeste moto izango dira Errenteriako kaleetan. Gainera, hainbat proposamen prestatu dira. Besteak beste, goizean zumba eta bermuteoa, arratsaldean haurrentzako hainbat jarduera eta egun guztian zehar scalextric txapelketa eta musika ugari izango dira.

“Pandemiaren ondorioz hainbat urtez geldirik egon ondoren, motorrak orroka hasiko dira berriro Errenterian, eta auto eta motorrik onenak herriaren erdigunean erakutsiko dira”, animatu dute antolatzaileek.

Elkartasunaren Motorra ekimenak 2014an ekin zion ibilbideari, Juneren Hegoak taldeari lagunduz.